2003-2008 urte artekoei zuzendutako deialdia da. Adin-tarte horretako haurrek Aiztondo bailarako beren ikastetxeetan eman dezakete izena, edo, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.
Asmoa da txirrindularitza taldea sortzea, eta txirrindularitzak dituen modalitate desberdinak probatzeko aukera ematea: errepideko txirrindularitza, pistakoa, mendikoa...
Izena emateko interesa duten guztiekin bilera egingo dute Danena txirrindularitza taldekoek, zehaztasunen berri emateko.