Maila handiko musikariek girotuko dituzte Zizurkilgo Joxe Arregi plazan kokatuta dauden Pasus, Egarri eta Atxulondo tabernak.
Jaialdia gaueko 22:30ean hasiko da. Lehenengo kontzertua Pasus tabernan izango da, Euskal Herriko Starblues taldearen eskutik.
Ondoren, 23:45ean, Atxulondo tabernak hartuko du lekukoa, Kantabriatik iritsitako Hendrik Rover & Miticos GT's taldearekin.
Kontzertu-saioa Egarri tabernako emanaldiarekin amaituko da. Hain zuzen, 01:00etan hasiko da Frantziatik etorritako Awek Blues Band taldearen emanaldia.
XV. urtez egingo den Blues Gauak aurreko urteetako mailari eutsiko dio, taldeen izena eta ibilbidea kontuan hartuta.