638538510 telefono-zenbakira deitu ahal izango da arazoak irauten duen bitartean, Joxe Arregi plazako udal-bulegoekin harremanetan jarri ahal izateko.
Telefono-konpainiak kobretik zuntzera aldaketa egin duenean sortu dira arazoak, eta, horren ondorioz, linea gabe geratu dira Joxe Arregi plazako udal-bulegoak, liburutegia eta Udaltzaingoa.
Udal-bulegoekin eta liburutegiarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, 638538510 telefono-zenbakia erabili ahal izango da, eta Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, berriz, 680411793.
Zizurkilgo Udalak barkamenak eskatzen dizkizue sortutako eragozpenengatik, eta espero du lehenbailehen aukera izatea zerbitzua behar bezala eskaini ahal izateko.
