Urteroko ohiturari jarraituz, abenduaren 3a jaieguna da Zizurkilgo Udalarentzat. Oso lotura estua du Zizurkilgo berezko hizkuntzarekin, eta urteak daramatza egun hori ospatzen.
Hori dela eta, abenduaren 3an, larunbatean, ez dira martxan egongo larunbat arruntetan martxan egon ohi diren udal-zerbitzuak; besteak beste, Plazida Otaño liburutegia eta Udaltzaingoa.