2016an Zizurkilgo Udalaren diru-laguntza jaso duten elkarteek urtean zehar egindako ekintzen memoriak eta gastuen fakturak aurkeztu beharko dituzte, egokitutako diru-laguntzaren bigarren zatia jaso ahal izateko.
Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan aurkeztu behar dira aipatutako dokumentuak, abenduaren 15a baino lehen. Gastuak jasotako diru-laguntzaren parekoak edo handiagoak izan direla ziurtatu ostean, bigarren zatiaren ordainketa egingo da.