Kirol-materialaren bilketa egin dute Zizurkilgo Udalak eta Danena kirol elkarteak

Zizurkilgo Udalak eta Danena kirol elkarteak elkarlanean jardun dute, kirol-elkarteko kide diren familiek emandako kirol-arropa, oinetakoak eta beste hainbat motatako kirol-materiala biltzeko.

Hain zuzen, ekimen horren helburua izan da Zizurkilekin senidetuta dagoen El Salvadorgo Meanguera komunitatera bidaltzea bildutako kirol-materiala. Elkarlan horren ondorioz, honako kirol-material hau eskuratu da: 40 oinetako pare, 40 ekipazio eta 8 baloi.

Material hori guztia El Salvadorgo Meanguera komunitatera bideratuko da hurrengo egunetan, Euskal Fondoaren bitartekaritzaz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.