ARGIAREN BILA erakusketa dauka ikusgai artista zizurkildarrak Plazida Otaño liburutegian, eta bere lanetan erabiltzen dituen teknikak irakatsiko ditu urriaren 1ean eskainiko duen tailer praktikoan. Tailerra goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da.
Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da Ernio Bidea 9A, behea helbideko udal-bulegoetan edo 943692495 telefono-zenbakian. Tailerra doakoa da.
12 urtetik beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.