Arratsaldeko 19:00etan izango dira entseguak, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian. Konpartsan ateratzeko interesa duen edonor azal daiteke entsegu horietara.
Zizurkilgo Festa Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu entseguetan parte hartzera; izan ere, konpartsa herritarra osatu nahi dute. Batzordeko kideen esanetan, ingurutxoa dantza erraza da, edonork ikasteko modukoa.