Beste urte batez, Zizurkilgo baserritarren ekimenez antolatu da San Isidro eguna. Ohi bezala, Zizurkil goian ospatuko da. Hau da aurtengorako egitaraua:
10:00 Meza
11:45 Pilota partida, eskuz binaka. Peru Labaka eta Jon Erasun/ Xabier Urbieta eta Murgiondo.
13:15 Aizkolariak. Atutxa eta Unai Otaegi. Irazu eta Jokin Alkizalete.
14:00 Bazkaria Iriarten, bertsolari eta trikitilariekin.