Plazida Otaño liburutegiko balio anitzeko gelan emango du hitzaldia DYA Gipuzkoa elkarteak, arratsaldeko 18:30ean. Hitzaldiaren helburua da botiken erabilerari buruzko nozioak azaltzea, eta zer ondorio izan ditzaketen jakitera ematea.
Honako gai hauek landuko dira hitzaldian:
- Botikak nola ondo erabili
- Ohiko botikak eta ondorioak
- Automedikazioa
- Aholkuak botikak hartzeko
- Nola administratu
Zubimusu ikastolak antolatutako hitzaldia izango da, eta edonork har dezake parte bertan.