Goizeko 10:00etan aterako da Joxe Arregi plazatik, eta, 138,6 kilometroko ibilbidea egin ondoren, txirrindulariek Asteasun bukatuko dute lasterketa.
2003an hasi zuen bidea Aiztondo Klasikoak, eta 13. urtez antolatuko da aurten. Iazko edizioan, Mikel Iturria Segurola txirrindulari euskaldunak lortu zuen garaipena Aiztondo Klasikoa Patxi Alkorta Memoriala lasterketa entzutetsuan.