Martxoaren 11ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko.
Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.
Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Familiako kideen nortasun-agiriaren fotokopiak eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopia
- Errolda eta elkarbizitza ziurgaria
- Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria
- 2015eko zergaren ordainagiriaren fotokopia
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango da.