Hainbat ikastarotan tokia dagoela ikusirik, berriz ireki da ikastaro horietan izena emateko aukera. Honako hauek dira aipatutako ikastaro horiek:
- SABEL DANTZA
Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era bitartean. Prezioa: 100 euro
- FORMAN JAR ZAITEZ
Astelehen eta ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 90 euro
- PATCHWORK
Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 75 euro
- HELDUENTZAKO GIMNASIA IRIARTEN
Astelehen eta asteazkenetan, 11:15etik 12:15era. Prezioa: 55 euro jubilatuentzat eta 75 euro jubilatu ez direnentzat.
- ESKULANAK IRIARTEN
Ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara bitartean. Prezioa: 75 euro
- EUSKARAKO ALFABETATZE IKASTAROA IRIARTEN
Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Prezioa: 60 euro
Ikastaroetan izena emateko, Aurrerako udal-bulegoetan duzu aukera edo 943692495 telefono-zenbakian.