Udalak jakinarazi du, abenduaren 24 eta 31an, ostegunez, goizez egingo dela hondakinen bilketa, gauean beharrean. Beraz, egun horietan atera beharreko ontzi arinak eguerdiko 12ak baino lehen ateratzea eskatzen da, bilketa egoki egin ahal izateko. Egun horietan gauez ez da bilketarik izango. Gainontzeko egun guztietan gauez ohiko moduan egingo da bilketa.