Ostiralean, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean, Ataria irratia Zizurkilgo Atxulondo kultur etxetik emitituko da zuzenean. Gonbidatuak bertan direla, aurrez aurre ikusi eta entzun ahal izango da irratiaren funtzionamendua.
Ataria irratiko kideek dei egiten dizuete herritarrei zuzeneko irratsaio horretan parte hartzera.
Aiztondo bailaran, frekuentzia aldatu egin da, gainera. Honako hau da Ataria irratiaren frekuentzia berria gure bailararako: 105.0 fm.