Abenduaren 3a Euskararen Eguna dela eta, Pedro Mari Otaño ikastetxeak Euskararen Astea antolatu du azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean.
Egitarauaren baitan, azaroaren 30ean hitzarmen bat sinatu dute Zizurkilgo Udalak eta Pedro Mari Otaño ikastetxeak, euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartzeko. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian parte hartu du Jose Mari Luengo Zizurkilgo Udaleko alkateak, eta bertan azpimarratu du Zizurkilgo Udalak asmo sendoa duela herrian zehar euskararen erabilera bultzatzeko.