Abenduaren 21era arteko epea izango dute horretarako. Elkarteek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, jasotako diru-laguntza justifikatzeko eta diru-laguntzaren 2. zatia kobratu ahal izateko: 2015ean zehar egindako jardueren memoria, gastu eta diru-sarreren balantzea, eta gastuen jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak.
Baldin eta elkarteren batek Udaletik jasotako laguntza osoa edo zatiren bat gastatu ez badu, Udalaren diru-kutxara itzuli beharko du kopuru osoa edo soberan geratutakoa.