Azaroaren 13tik 15era bitartean, Zizurkil Goiko Zentroari buruzko argazki-erakusketa ikusi ahal izango da Iriarte kultur etxean.
1965ean inauguratu zuten Zentroa, eta inaugurazio-egun hartako 100 argazkitik gora ikusi ahal izango dira Teodoro Hernandorena kultur elkarteak Zizurkilgo Jaien Batzordearekin lankidetzan antolatu duen erakusketan.