Abenduaren 21etik 31ra bitartean emango da, Villabonako kultur etxean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean.
Irakasleak maila handikoak izango dira; hain zuzen, Klara Mendizabal eta Xabi Urtasun Musikeneko goi-mailako kontserbatorioko ikasleak.
Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 18ra arte. Villabonako Azkar zapata-konponketako dendan (Laboral Kutxaren parean) edo 658720664 telefono-zenbakian eman behar da izena.
Tailerraren prezioa 12 eurokoa da.