2015eko Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da. Aurtengo leloa «Aukeratu. Aldatu.Konbinatu zure mugikortasuna» izango da. Zizurkilen eta inguruan ere izango dira ekintzak:
- Zizurkilen: Irailaren 19an (larunbata), 10:00etatik 13:00etara Joxe Arregi Plazan BIZIKLETAK PREST JARTZEKO ETA KONPONTZEKO TAILERRA izango da. Nahi duen guztiak bere bizikleta prest jartzeko (gurpilak puztu, kateari olioa eman, etab.) eta konpontzeko (momentuan erraz konpon daitezkeen arazo txikiak baldin badira) aukera izango du.
- Villabonan: Irailaren 19an (larunbata), BIZIKLETAREN 2. ESKUKO AZOKA. 10:30tatik 13:30tara Berdura Plazan. Materialak jasotzeko 8:45-10:30.
-Tolosaldean/Zizurkilen: Irailaren 20an (igandea), BIZIBIRA Tolosaldean bidegorritik barrena. 11:00tan ZIZURKILGO Pasus plazatik abiatuta, Poxpolo eta konpainiarekin. 11:30 ANOETAn, hamaiketakoa, sari banaketa, etab.