Azokak goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak eta eguerdiko 14:00etara bitartean egongo da postuak ikusteko aukera, Joxe Arregi plazan.
Edonork har dezake parte azokan, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, 619203058 telefono-zenbakian.
Postua jarri nahi duenak ekarri beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkiak...
Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxean egingo da.