Datorren ostirala, hilak 10ean abiatuko da zizurkildarrak Lladora eramango dituen autobusa. Asteburu horretan ospatzen ditu Gironako herriak bere jaiak eta elkarrekin ospatzera gonbidatu ditu Zizurkigo senideak. Zizurkildarrak, esku hutsik ez joateko, jai giroan ekarpena egin nahi die, eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsa bertaratuko da Maurizio, Bernarda eta Pedro Mari Otaño erraldoi berriekin zein buruhandiekin. Autobusa eguerdiko 13:30etan irtengo da Renfeko geltokitik. Izena emateko aukera uztailaren 7ra arte dago zabalik Atxulondo, Egarri eta Iriarte tabernetan.
LLadorekin senidetuta
Zizurkil Gironako LLadó herriarekin senidetuta dago 2014ko maiatzaz geroztik. Estaturik gabeko bi nazioetako herrien arteko harrema kulturalak eta gizarte harremanak sendotzea du helburu senidetzeak, eta aho batez onartu zen bi udalbatzetan.