Elbarrenako Jai Batzordeak antolaturik, ekitaldiz beteta dator aurten ere Blusen Eguna. Iazkoaren arrakasta ikusita, aurten ere gogotsu daude antolatzaileak. Musika eta dantza izango dira eguneko protagonista nagusiak, egitarauan ikus dezakezuenez:
11:30 Zizurkilgo II. sagardo dastaketa
12:30 Bukalai dantza taldearen emanaldia
14:30 Blusen bazkaria (bazkarirako txartelak salgai daude ohiko lekuetan)
18:30 Jaixkipe txaranga herrian zehar
23:00 Kalera taldearen kontzertua
Ondoren, Ezustean taldearekin kontzertua
Argi dago aurten ere ez dela girorik faltako Blusen Egunean. Elbarrenako Jai Batzordeak herritar guztiei dei egiten diete bertan parte hartzera.