Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 25etik ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte.
Jardun! lelopean, aurten Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroak honako data eta toki hauetan izango dira:
- Eibarren, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta uztailaren 13tik 17ra.
- Baionan, uztailaren 8tik 10era.
- Iruñean, uztailaren 20tik 22ra.
Ikastaroei buruzko informazio zehatza ageri da albistearen behealdean ageri den esku-orrian.
Zizurkilen erroldatuta egonez gero eta ikastaroetan parte hartuz gero, ikastaroaren amaieran diru-laguntza eskatu ahal izango da Zizurkilgo Udalaren Aurrerako bulegoetan.