Dantzariak, musikariak, erraldoiak eta buruhandiak, aurten denetarik izango da Elbarrenako Jai Batzordea antolatzen ari den konpartsan. Konpartsa herrian zehar ibiliko da, eta asmoa da auzoz auzo Ingurutxo dantza dantzatzea.
Ingurutxo dantza ikasteko, entseguak antolatu dituzte, ekainaren 26an hasi, eta uztaileko ostiral guztietan. Entseguak iluntzeko 19:00etan izango dira, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan.
Antolatzaileen esanetan, oso dantza erraza da, edonork ikasteko modukoa, eta, hori dela eta, herritarrei dei egiten diete dantza ikastera eta konpartsan parte hartzera anima daitezen.