Danena Kirol Elkarteak dei egiten die neska guztiei, eta bereziki 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoei, maiatzaren 29an, ostiralean, arratsaldeko 16:30ean Zizurkilgo futbol-zelaira azaltzeko. Kirol-arropa jantzita azaltzea eskatzen dute, entrenatzen hasi ahal izateko.
Asmoa da kadeteen talde bat osatu ahal izatea, gutxienez. Entrenamenduak asteazken eta ostiraletan izango dira, 16:30etik 17:45era bitartean.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, telefono-zenbaki honetara dei dezakezue: 649685952.