Haurra irailean, urrian edo azaroan sartu nahi izanez gero Zizurkilgo Kuttuna haurreskolan, horretarako maiatzaren 4tik 13ra bitartean eman beharko duzu izena. Izena emateko inprimakia haurreskolan bertan eskuratu ahal izango duzu.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Kuttuna haurreskolan bertan egin dezakezu kontsulta edo, bestela, Haurreskolak Partzuergoaren web-orrira jo dezakezu: www.haurreskolak.net.