2015eko martxoaren 27ko eguerdiko 13:00etara arteko epea dago lan poltsan izena emateko.
Baldintza hauek betetzea eskatzen da lan poltsan sartu ahal izateko:
- Erdi mailako titulazioa izatea edo habilitazioa behar den kasuan
- Euskara titulua (EGA edo baliokidea)
- Zortzi herrietara mugitzeko bitartekoak izatea
Horrez gain, merezimendu gisa baloratuko da honako baldintza hauek ere betetzea:
- Mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietakoa edo Tolosaldea eskualdekoa izatea
- Lan esperientzia
- Titulazioa: goi mailako titulazioa izatea
- Pleguan zehazten den beste merezimenduren bat
Lan poltsan izena eman nahi dutenek curriculum vitaea aurkeztu beharko dute Loatzoko kide diren 8 udaletako batean edo Loatzo musika eskolako bulegoan. Informazio gehiago nahi izanez gero, albiste honi erantsitako deialdian aurkituko duzue.