Martxoaren 31ra arteko tartea izango dute ibilgailuen zirkulazio-zergaren ordainketa helbideratu gabe dutenek. Helbideratuta dutenei, berriz, martxoaren 31n bideratuko zaie ordainagiria.
Ordainketak egiteko tokiak honako aurrezki kutxa hauek dira: Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, La Caixa eta horien entitate lankideak.
Epe horren barruan ordainketa egiten ez dutenek prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko dira kopuru horiek, eta premiamenduzko errekargua, berandutza-interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkio ordaindu beharreko zenbatekoari.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, albisteari erantsitako bandoan eskuratuko duzue.