San Millan, Zubimusu eta Pedro Mari Otañoko ikasle, irakasle eta gurasoek desfilea egingo dute herrian zehar, 15:15ean Pedro Mari Otaño ikastetxearen atzealdetik abiatuta, eta Pagamuño plaza, Mª Brizard, Bulandegi bidea, tren geltokia eta errotonda igaro ostean, Joxe Arregi plazara iritsiko dira.
Joxe Arregi plazan, emanaldiak egingo dituzte hiru ikastetxeetako kideek. Zubimusu ikastolakoak irtengo dira lehenengo tokian erakustaldia egitera. Ondoren, Pedro Mari Otañokoen txanda izango da. Hiru talde egin dituzte, adinaren arabera. Hortaz, Haur Hezkuntzakoek emanaldi bat egingo dute, Lehen Hezkuntza 1, 2 eta 3koek beste bat, eta Lehen Hezkuntza 4, 5 eta 6koek beste bat. Azkenik, San Millan ikastetxekoek hartuko dute lekukoa.
Erakustaldien ondoren, merienda banatuko zaie emanaldietan parte hartu duten ikasle guztiei.