Otsailaren 27ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.
Zergaren % 50eko murrizketa ezarriko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori egiazta dezaketen subjektu pasiboei. 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da murrizketa.
Hobaria eskuratu nahi dutenek, albiste honi erantsitako eskaera-orria bete eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Zizurkilgo Udalaren bulegoetan:
- Nortasun agirien fotokopiak eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren kopia
- Errolda eta elkarbizitza-ziurtagiria
- Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adierazten duen Foru Ogasunaren ziurtagiria
- 2014ko ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren fotokopia
Informazio gehiago nahi izanez gero, udal-bulegoetan eskura daiteke edo 943691012 telefono-zenbakira deituta.