Otsailaren 20ra arteko tartea egongo da eskaerak aurkeztu ahal izateko. Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
- Errolda eta elkarbizitza ziurtagiria
- Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
- Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria
- Langabezia-txartela eta INEMetik jasotzen den laguntzaren agiria
- Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak
Informazio gehiago nahi izanez gero, azaldu udal-bulegoetara edo deitu honako telefono hauetara: 943691012 edo 943693066.
Albistearen behealdean daukazue eskura eskaera-orria, deskargatu nahi izanez gero ere. Horrez gain, hobarien taula ere kontsulta dezakezue, ikusteko ea badagokizuen laguntzarik, bai eta zenbateko laguntza dagokizuen ere.