Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1a jai egunak direnez, bezpera gauean ez da bilketarik izango. Ondorioz, abenduaren 24an eta 31n (asteazkena) ez da papera-kartoia atera beharko. Horren ordez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean (osteguna) ontzi arinez gain, papera-kartoia atera ahal izango da. Kuboa ontzi arinentzat erabiltzea proposatzen da eta papera kartoi batean edo paperezko zorroetan ateratzea. Bi egun horietako aldaketak izango dira bakarrak, gainontzean normaltasunez funtzionatuko du bilketa zerbitzuak.