Aurreko deialdian lanpostua hutsik geratu ostean, berriro ireki du deialdia Zizurkilgo Udalak, hautagaiei eskatzen zaien profila zabalduz. Oraingo honetan, abenduaren 15era arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Hezitzailearen lanaldia % 50eko jardunekoa izango da, eta lanaldi hori honela banatuko da, gutxi gorabehera: ¼ larunbatak eta ¾ astean zehar.
Gizarte hezitzailearen profila izango du langileak, eta Gizarte Heziketan, Haur Hezkuntzan edo antzekoan diplomatura edo gradua izatea eskatuko zaie hautagaiei. Horrez gain, 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izan beharko dute.
Lehendabiziko postua eskuratzen duenarentzat izango da postua, eta probak gainditzen dituzten gainerakoekin lan-poltsa osatuko da, Udalak horrelako lanpostuan izan ditzakeen beharrei erantzuteko.
Hautapen probetan parte hartu nahi dutenek Aurrerako udal-bulegoetara joan beharko dute, eta horretarako prestatuta dagoen eskaera-orria bete. Eskaera-orriaz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Hautapen probetan parte hartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia
- 3. hizkuntza eskakizunaren edo baliokidearen fotokopia
- Merituak egiaztatzeko dokumentuak (esperientziari eta prestakuntzari dagozkionak), lehiaketa fasean baloratzeko. Ez dira baloratuko aldez aurretik egiaztatu ez diren dokumentuak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu albiste honi erantsitako baldintza-pleguen laburpena.