Goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean, bigarren eskuko azoka egingo da Aurrera plazan, hileko hirugarren larunbata delako. Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian izango da.
Edonork har dezake parte bigarren eskuko azokan, baldintza bakarra da aurrez izena ematea. Izena emateko, nahikoa da Aurrerako udal-bulegoetara azaltzea edo 943692495 telefono-zenbakira deitzea. Postua jarri nahi duenak berak ekarri beharko ditu posturako behar dituen baliabide materialak (mahaia, aulkia...).