Liburutegiak, haurrengan irakurzaletasuna bultzatzeko egitarauaren barruan, JUAN CARLOS ALONSO psikologoak eskainiko duen "Haur literatua eta emozioen heziketa" hitzaldira gonbidatzen zaitu.
Ziklo baten lehenengo hitzaldia izango da, eta guztiz aholkagarria da bertan parte hartzea.
Haur literatura psikologiaren ikuspuntutik garatzen du Juan Carlosek. Jendetza biltzen du bere hitzaldietan.
Guraso, hezitzaile eta ikasleei zuzenduta dago, eta hezkuntza afektiboan irakurketak eta ipuinak duten eraginaz hitz egingo du. Horrez gain, haurrentzako ipuin egokiak aurkeztuko ditu.
Hitzaldia liburutegian izango da, azaroaren 20an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan. Parte hartu nahi izanez gero, liburutegian bertan eman beharko da izena, azaroaren 17a aurretik. Hitzaldiaren prezioa 10 eurokoa izango da.