Uztailaren 23tik aurrera, Aurrerako udal-bulegoetan eskuratu ahal izango da 2014ko udaleku irekietan ateratako argazki eta bideoen CDa, 2 euroren truke.
Bide batez, begiraleek eta Zizurkilgo Udalak zorionak eman nahi dizkizuete aurtengo udalekuetan parte hartu duzuen haurrei, euskararen alde jarrera baikorra agertu duzuelako. Gurasoei ere eskerrak eman nahi dizkizuete, zuek ere oso portaera ona izan duzuelako euskararekiko. Eskerrik asko denoi eta ea datorren urtean ere agerian uzten dugun euskaraz ondo pasa daitekeela.