Merkataritzak herritarren eguneroko bizitzan duen garrantzia eta alor horretan euskararen erabilera normalizatzeak euskararen etorkizunean duen eragina kontuan hartuta alor honekin hasi da lanean Zizurkilgo Udala.
Lehenik eta behin inkesta bat egin da egoeraren berri izateko eta ondoren Udalak eskaintzak luzatu dizkie merkatariei; hizkuntza aholkularitza eta itzulpen zerbitzua, materiala, errotulua euskaraz jartzeagatik dirulaguntza eta euskarazko ikastaroetara joateko dirulaguntza.
2008ko apirilean, eta eskaerak bideratzea errazteko helburuz, idatzizko materiala euskaraz eskatzeko katalogoa argitaratu du Euskara Sailak. Katalogoarekin batera eskaera orri normalizatua banatu da eta “Jatetxeak eta Tabernak” hiztegia banatu da opari gisara.