Udal Hilerriko Barne Funtzionamenduari dagokion Erregelamendua

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2002/01/16/e0200275.htm

2002ko martxoaren 25ean egindako Batzarrean ZIZURKILGO HILERRIKO BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIKO 17. ARTIKULUA ALDATZEA erabaki zuen Udalbatzak.

Artikulu aldaketa:

ZIZURKILGO HILERRIKO BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIKO ARTIKULO BAT ALDATZEA, BIDEZKOA BADA.

2001eko azaroaren 5ean egindako Batzarrean, Udalbatzak Zizurkilgo hilerriaren barne funtzionamendurako Araudia onartu zuen.

Araudi horretako gaur egungo idazkerak interpretazio desberdinak ekar ditzake eta nahasketak eragin ditzake ezartzeko orduan. Akats hori zuzentzeko, lurperatzeetako ordutegiak aldatzea proposatu da, onartzen denetik aurrera honela geldituko litzatekeelarik:

"Lurperatzeetarako ordutegia hau izango da:

  • Lanegunak (astelehenetik ostiralera): 9,00tatik 13,00tara eta 16,00tatik 20,45tara.
  • Larunbatetan lurperatzeak egin ahal izango dira, 9,00tatik 13,00tara, baldin eta ostiraleko 13,00 orduak baino lehen Udalari idatziz eskatzen bazaio.
  • Jaiegunetan eta Igandeetan ez da lurperatzerik egingo."


Aurkeztutako proposamena ikusirik, Udalbatzak aho batez erabaki du onartzea eta, horrela, Zizurkilgo Hilerriko barne funtzionamendurako Araudiaren 17. artikuluan lurperatzeetako ordutegia aldatzea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.