Bekadunaren Izendapena

“Zizurkilen Barrena Bekaren” bekaduna hautatzeko epaimahaia irailaren 29an bildu zen Zizurkilgo Udaletxean.

“Zizurkilen barrena bekaren” bekaduna izateko lau izangaiek aurkeztu zituzten eskaerak aztertu ziren eta emaitza honakoa da:

Maider Sierra Arana 4,00 puntu
Iraitz Lizarraga Gomez
2,00 puntu
Maialen Azkue Otegi 4,00 puntu
Eider Elduaien Olazar 2,50 puntu

Maider Sierra Aranak eta Maialen Azkue Otegik puntu kopuru bera lortu zutenez eta biak emakumeak direnez epaimahaiak esleipena zozketa bidez egitea erabaki zuen Zizurkilen barrena bekaren oinarrietako 4.3. puntuari jarraiki.

Zozketa egin zen eta Maialen Azkue Otegi izan zen hautatua. Beraz, “Zizurkilen barrena bekaren” bekaduna MAIALEN AZKUE OTEGI izendatzea erabaki zuen epaimahaiak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.