2007ko Zizurkilen barrena bekaren bekaduna MAIDER EIZMENDI IRAOLA izango da.
“Zizurkilen Barrena Bekaren” bekaduna hautatzeko epaimahaia irailaren 26an bildu zen Zizurkilgo Udaletxea.
“Zizurkilen barrena bekaren” bekaduna izateko bost izangaiek aurkeztu zituzten eskaerak aztertu ziren eta emaitza honakoa izan zen:
Izena | Puntu |
Maider Eizmendi Iraola | 5,00 |
Maider Sierra Arana | 3,00 |
Ainara Moreno Garmendia | 5,00 |
Rosa Okariz Moran | 2,25 |
Asun Asteasuinzarra | 1,00 |
Maider Eizmendi Iraolak eta Ainara Moreno Garmendiak puntu kopuru bera lortu zutenez eta biak emakumezkoak direnez oinarrien 4.3. puntuak xedatzen duenari jarraiki epaimahaiak elkarrizketa bat egin zien bi hautagaiei. Elkarrizketan Maider Eizmendik 4 puntu lortu ditu eta Ainara Morenok 3,5. MAIDER EIZMENDI IRAOLA izan da puntuaketa altuena lortu duena eta ondorioz, “Zizurkilen Barrena Bekaren” bekaduna MAIDER EIZMENDI IRAOLA izendatzea erabaki du epaimahaiak.