Maiatza Saltsanen baitan, Emakumeen I. Itzuliko azken etapa jokatu zen maiatzaren 18an, igandean. Aurretik, beste bi etapa jokatu ziren, Bergaran eta Tolosan.
Hiru kategoriatako txirrindulariek hartu zuten parte: elite, junior eta kadete mailakoek.
Eliteen mailan, Leire Olaberriak (Bizkaia-Durango) irabazi zuen lasterketa, eta Lucia Gonzalez eta Alicia Gonzalez izan zituen atzetik.
Kadete eta junior mailetan, berriz, Sofia Rodriguez (Romovi-Rustic Levante) eta Eider Unanue (Caja Rural-Bide Bide) izan ziren irabazleak, hurrenez hurren.