Herriko hiru ikastetxek: San Millan eskola, Pedro Mari Otaño eskola eta Jesusen Bihotza ikastola 2009-2010 ikasturtean Eskola Agenda 21 programaren barnean eta aurten Ura gaia landu ondoren egin duten lanen ondorioak , Udalari egin dizkioten proposamen-eskariak eta hartu dituzten konpromisoak aurkeztu dituzte Udaletxeko pleno aretoan egin den ESKOLA AGENDA 21 HERRI BATZARREAN.
Ikasleek uraren egoera aztertzea, uraren inguruko arazoez jabetzea, ura aurrezteak duen garrantziaz jabetzea eta ura oinarri duten ekosistemak zaintzearen beharra izan dira helburu nagusiak.
ZIZURKILGO Alkateak, MªAngeles Lazkanok, egindako proposamen eskaerak aztertu ondoren ikastetxez ikastetxe Udalak egingo duen bisita errolda batean erantzungo direla esan du.