Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, eta 16 urtetik 20 urtera bitarteko gaztetxoei zuzenduta, hainbat ekintza antolatu dira martxoan eta apirilean zehar.
Martxoaren 20an, sexualitate tailerra antolatu da, Medeaken eskutik. Gaztetxoenen kezkak eta zalantzak argitu nahi izan dira.
Apirilaren 2an eta 9an, ABESTIAK GUREGANATZEN izeneko tailerra egin da. Emakumeei buruzko abesti bat sortzea eta grabatzea da tailerraren helburua.
Apiril erdi aldera, zine tailerra egingo da. Bertan, filmak ikusiko dira, eta emakumeek zinemagintzan zer rol jokatu izan duten aztertuko da.