Zabalik da 2014ko "Oporretan Euskaraz" ekimenean begirale izateko deialdia

Zizurkilgo Udalak deialdia zabaltzen du antolatu duen "OPORRETAN EUSKARAZ 2014" Udaleku Irekietarako begiraleak aukeratzeko.

 

Beren betekizuna ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean burutu beharko dute.

 

Deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen zerrenda 2015 urteko udara bitartean antzeko lanetarako sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko du Udalak.

 

Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira:

 

• Zizurkilen erroldatua egotea.

• 18 urteak beteak izatea edo 2014. urtean betetzea.

• Euskara ondo menderatzea.

• Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea.

 

Horrez gain, baloratuko da, behar diren dokumentuak aurkezten badira bakarrik:

 

• Denbora Libreko begirale eta zuzendari titulua.

• Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko,...

• Esperientzia antzeko lanetan.

• Langabetu edo ikaslea izatea.

 

Sei begirale kontratatuko dira.

 

Izena emateko epea apirilaren 25ean bukatuko da.

 

Elkarrizketa-talde dinamika maiatzaren 9an, arratsaldeko 18:30ean, Atxulondo Kultur Etxean izango da.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943-692495 telefonora deitu (goizez).

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.