Autokonpostaia ikastaroa apirilaren 10ean

Autokonpostaia sustatu nahian, beste ikastaro bat antolatu du Zizurkilgo Udalak. Apirilak 10, asteazkenean izango da, iluntzeko 19:00etan, Zizurkil goiko Iriarte kultur etxean. Ordubete inguruko ikastaroa eskainiko du Spora enpresa kataluiniarreko kide batek eta bertaratzen direnek konpostagailua doan jasoko dute.

Autokonposta

Norberak berdegune, zelai edo jardin zati bat izatea da autokonposta egiteko beharrezko baldintza. Bertan konpostagailua jarrita, hondakin horganikoak norberak kudeatzea da konposta egitea. Udalak erraztasunak jartzen ditu horretarako. Ikastaroa eskaini eta konpostagailua doan emateaz gain, ikastarotik hilabetera, konpostagailuaren martxa ikuskatu eta aholkuak ematera hurbilduko da etxeetara aditu bat, doainik. Konposta egiten duenak gainera, onurak jasoko ditu zergetan, horganikoa norberak kudeatuta, Udalak tratamentuan aurrezten duenaren truke.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.