Zizurkilgo Udalak, ZERO ZABOR ereduari jarraituz, autokonpostaje kanpaina martxan jarri du. Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geuere berdegunean bertan. Berdeguna izatea ezinbestekoa da horretarako.
Udalak proposatzen duena bakoitzak bere konposta egitea da, bere etxean erabili ahal izateko. Hau da, etxeko- konpostajea bakoitzaren autokontsumorako izatea.
Udalak ikastaroak antolatuko ditu konposta nola egin erakusteko. Bertan, konposta zer den, nola egiten den eta nola erabiltzen den erakutsiko da. Aurreko ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita beste bat antolatu da.
- Ikastaro honek 1,5 orduko iraupena du eta teorikoa izango da.
- Ikastaroan parte hartzen dutenei "konpostagailu" bat banatuko zaie.
- Konpostagailua doakoa da baina honako baldintzak bete beharko dira:
Ikastaroa egitea.
Konpostagilua erabiltzea. Konposta egiteari uzten bazaio, bueltatu egin beharko da beste norbaitek erabil dezan.
Udaleko teknikariak konpostagailua dagoen tokia bisitatzeko baimena edukiko du. Gehienbat prozesua kontrolatzeko edo laginak hartu ahal izateko. Honek ez du esan nahi derrigorrezko bisita bat egingo denik, baizik eta kontrola egiteko aukera baimendu behar dela.
- Autokonposta egiten duten familiek %25eko hobaria izango dute hondakinen tasan. Izan ere, Udalak ez du etxean konpostatzen duten herritarren hondakin organikoa ez biltzen ezta tratatzen ere.
- Ikastaroan parte hartu ahal izateko izen-ematea Udaletxean, 943691012 telefonoan, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean edo hemen egin daiteke.