Liburuzaina: Arantxa Zabala
• Zizurkilgo Udal Liburutegian lan egiten dut herritarrek duten informazioaren eta irakurketaren beharra
asetzeko asmoz.
• Eskaintzen dugun bildumak 16.000 ale baino gehiago du liburuak eta ikus-entzunezkoak barne. Badugu
Wifi bidezko kontsulta zerbitzua ere.
• Zuek, irakurleek egiten dituzuen eskaerei erantzuten saiatzen gara. Erreserba eta eskari zerbitzuak
horretarako daude hain zuzen ere.
Hauxe da: liburutegian behar duzun izenburua ez dagoenean, eskatu eta zuri lehenbailehen
eskuratzeko ahaleginak egingo ditugu.
• Ekitaldiak ere antolatzen ditugu, urtean behin liburu astea egiten dugu, nobedadeen buletinak
kaleratzen ditugu eta baita irakurketa-gida bat edo beste ere