Zizurkilgo Udalak 2016an abian jarri nahi zuen egitasmoaren berri eman zitzaien herriko 3 ikastetxeei, eta bideo bat grabatzeko ideia helarazi zitzaien, kafe-tertulia egiteko oinarri gisa erabili ahal izateko. Bideo horretan ageri dira herriko 3 ikastetxeetako haurrek dituzten iritziak gurasoen euskararen erabilerari buruz, bai eta etorkizunera begira euskararekiko duten jarrera ere.
Eskertzekoa da 3 ikastetxeetatik jasotako erantzuna, hirurak konprometitu baitziren guztiz egitasmoan parte hartzera.
Iraitz Lizarragak prestatu zuen gidoia, eta Irene Larrañaga ibili zen grabazioak egiten eta bideoa muntatzen.