Uztailak zortzi, asteazkenez, emakume bat indarkeria sexistaren biktima izan zen. Erasotzailea bere bikotekidea da, eta biktimak, dagoeneko salatu egin du erasoa. Zizurkilgo Udalak babesa azaldu nahi dio herrikideari eta bere eskura dauzkan bitartekoak eskaintzen dizkio. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeria ozen salatzera deitzen ditugu zizurkildarrak. Hilak 9, ostegunean, iluntzeko 20:00etan elkarretaratzea egingo da Zizurkilgo Joxe Arregi plazan “Emakumeen aurkako eraso sexistarik ez! Aski da!” lemapean.